Euskadiko Alderdi Popularreko presidentea naizen aldetik, ongietorria egin nahi dizuet elkargune honetara. Bertatik, gure alderdiaren proposamen eta ekimenak partekatu nahi ditugu zuekin, herritarrekiko elkarrizketa eta komunikazioa aberasteko asmoz. Egungo mundu globalizatuan, Internet eta sare sozialak giltzarriak dira gurea bezalako erakundeek egiten duten lanaren berri emateko. Horren haritik, esan dezagun gure alderdiak liderra izan nahi duela gure gizartea aukeren sorkuntzaren abangoardian kokatzen duten politika, gizarte eta ekonomia eraldaketak sustatzen.
Euskadi dugu bat egiten gaituen proiektu erkidea eta horregatik, kontuan eduki nahi ditugu gure lurraldearen garapen eta hazkundearen alde egin nahi duten guztiak, herritarren ongizatea sustatzen dutenak, bai eta tolerantzian eta askatasunean oinarritutako bizikidetza aldezten dutenak ere. Zure laguntza funtsezkoa da gure proiektuaren giza oinarria handitzeko, Euskadi gero eta oparoagoa erdiesteko eta, guztion artean, gizarte-eredu kohesionatu eta dinamikoa lantzeko. Oso-osoan nago elkargune hau denon lotura, proposamenak trukatzeko bide eta batzen gaituen Euskadi horren bereizgarriak sendotzeko komunikazio-bide bilakatuko dela.
ALFONSO ALONSO ARANEGUI
Euskadiko Alderdi Popularreko presidentea