Alderdi Popularra da www.ppvasco.com webgunearen titularra. Alderdi Popularrak berezko nortasun juridikoa du, ekainaren 27ko 6/2002 Lege Organikoaren arabera, eta 1977ko maiatzaren 4an eman zuen izena Alderdi Politikoen Erregistroan, 193. folioan, lehen liburukian. 1989ko otsailaren 6an aldatu zuen izena. IFK: G 28570927. Helbide soziala: calle Génova, 13, 28004, Madrid.
Harremanetarako datuak:
Partido Popular
Calle Olaguíbel 2, 1º
01001 Vitoria
Telefonoa: 900 100 945
Helbide elektronikoa: admin.pv@pp.es.
Lege-ohar honetan zehazten diren erabilera-baldintza orokorrek www.ppvasco.com webgunea eta bertan agertzen diren edo erabiltzaileen eskura ipintzen diren eduki guztiak atzitzeko eta erabiltzeko arauak ezartzen dituzte.
www.ppvasco.com webgunea erabili baino lehen, arretaz irakurri beharko dituzu erabilera-baldintza orokorrak eta pribatutasun-politika.
1. Erabilera-baldintza orokorrak onartzea
Erabiltzailetzat hartuko da webgune honetara sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo zerbitzuetan parte hartzen duen pertsona oro. Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokorrak eta pribatutasun-politika onartzen ditu; bertan zehazten dira, hain zuzen ere, erabiltzaileek emandako datu pertsonalen tratamendua eta erabiltzaileek horien gainean dituzten eskubideak.
Erabiltzaileak hitzematen du 14 urte baino gehiago dituela, eta bere ardura izango dira aipatu adierazpena eta webgunea erabilera-baldintza orokor hauei, indarreko legediari, fede onaren printzipioei, moralari eta ordena publikoari jarraikiz atzitzea eta erabiltzea. Halaber, www.ppvasco.com webguneak atzipen eta erabilera horiei buruz eman lezakeen beste edozein agindu zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak.
Webgunea erabiliz gero, ulertzen da www.ppvasco.com webgunean sartzen den bakoitzean argitaratuta dauden erabilera-baldintza orokorrak onartzen dituela erabiltzaileak.
Alderdi Popularrak beretzat gordetzen du erabilera-baldintza orokorrak aldatzeko eskubidea; baldintzok agertzen diren modu berean argitaratuko da aipatu aldaketa, edo erabiltzailearekin komunikatzeko edozein bidetatik. Erabilera-baldintza orokor hauek gorabehera, www.ppvasco.com webguneak beste baldintza berezi batzuk ezarri ahal izango ditu webgunean erabiltzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzu edo produktu jakin batzuk kontratatzeko nahiz erabiltzeko.
2. Ataria atzitzea eta erabiltzea
Erabiltzaileak doan eta askatasunez sartu daitezke www.ppvasco.com webgunean.
3. Erabiltzaileen partaidetza eta edukiak
Erabiltzaileak behar bezala eta legeak, gizalegezko ohiturak eta ordena publikoa errespetatuz erabiliko ditu webgune honetako edukiak.
Alderdi Popularrak ez du erabiltzaileek foroen bitartez, informazioen iruzkinen atalean edo parte hartzeko beste tresna batzuetan adierazitako iritzien ardurarik hartuko. Erabiltzaileak dira Alderdi Popularraren webgunean uzten dituzten iritzien, iruzkinen, ekarpenen eta multimedia edukien (argazkiak, bideoak) arduradun bakarrak.
Alderdi Popularrak eskubidea du pertsonen duintasunaren aurkakoak, diskriminatzaileak, xenofoboak eta arrazistak diren edukiak (informazioak, iruzkinak, irudiak, ekitaldiak, taldeak edota bideoak) ezabatzeko.
4. Adingabeak
14 urtetik beherako adingabeek debekatuta daukate Alderdi Popularraren webguneko zerbitzuak erabiltzea. Horrez gain, 14 urtetik gorako adingabeek (hots, 14 eta 18 urte bitartekoek) gurasoei baimena eskatu beharko liekete edozein datu pertsonal eman baino lehen. Alderdi Popularrak jakinarazi nahi du ez dela, inolaz ere, familiako beste kide batzuei buruzko daturik bilduko horien titularrei aldez aurretik baimena eskatu gabe.
Oso garrantzitsua da adingabeek erabilera-baldintza orokor hauek eta www.ppvasco.com webguneko pribatutasun-politika irakurri eta behar bezala ulertu ditzatela.
5. Cookien erabilera
www.ppvasco.com webguneak cookieak baliatzen ditu erabiltzaileen lehentasunak ezagutu eta edukien aurkezpena optimizatzeko. Cookieak informazio-zatiak dira, erabiltzailearen disko gogorrean aldi baterako gordetzen direnak nabigatzailearen bidez.
Cookietan jasotako informazioari esker, erabiltzailea errazago eta arazorik gabe nabigatu daiteke webguneetan barrena. Cookieek gehien bisitatutako atalak identifikatzen laguntzen dute, bai eta edukiak erabiltzaileen premietara egokitzen ere. Cookieak oso erabilgarriak dira ordenagailuaren eta webgunearen artean aurrez komunikaziorik izan den jakiteko. Cookieek ordenagailua baino ez dute identifikatzen. Dena den, erabiltzaileak hala nahi badu soilik gordeko dira datu pertsonalak cookie gisa (adibidez, Interneten gune babestu batera errazago sartzeko, erabiltzaileak erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi behar izan ez ditzan hara sartzen den bakoitzean).
www.ppvasco.com webgunea cookierik gabe ere erabili daiteke. Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dituzte cookieak. Cookieak disko gogorrean gorde ez daitezen, erabiltzaileak cookierik ez onartzeko aukera hautatu beharko du nabigatzailean. Gordetako cookieak edozein unetan ezabatu daitezke. Erabiltzaileak cookierik onartzen ez badu, baliteke webguneko funtzio jakin batzuk ezin erabili ahal izatea.
6. Jabetza intelektuala
Debekatuta daude, halaber:
- Webgune honetako orri bat Alderdi Popularrarena ez den beste leiho batean erakustea, framing deritzon teknikaren bitartez, Alderdi Popularraren berariazko onespenik ez bada.
- Webguneko elementuak ateratzea eta, horrenbestez, datu-baseen babes juridikoari kalte egitea.
Atariaren diseinua (bertan agertzen diren logo, marka eta gainerako ikur bereizgarriak, esaterako) Alderdi Popularrarena da, eta kasuan kasuko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesten dute.
7. Creative Commons lizentzia
Alderdi Popularrak Creative Commons erakundearen lan eratorrien aitortu ez-komertziala aplikatu dio http://www.ppvasco.com webguneko informazio-atalari (Creative Commons –Aitortu-EzKomertziala 3.0 Espainia.
Beraz, www.ppvasco.com webguneko informazio-eremuetan argitaratutako informazioarekin, erabiltzaileak eskubidea du:
Lana kopiatzeko, banatzeko eta jendaurrean hedatzeko, bai eta lan eratorriak egiteko ere, baldintza hauetan:
- Aitorpena. Egileak edo lizentzia-emaileak zehazten duen moduan aitortu beharko ditu lanaren kredituak (baina ez da aditzera emango erabiltzaileak haien babesa duenik, ez eta egileak edo lizentzia-emaileak lanaren erabilera babesten duenik ere).
- Ez-komertziala. Ezin du lan hau helburu komertzialetarako erabili. Lana berrerabili edo banatzean, argi utzi behar ditu lanaren lizentziaren zehaztapenak.
Klausula hau erraz ulertzeko eta gogoratzeko moduan idatzitako laburpena da. Lizentzia osoa irakurtzeko, jo honako orri honetara: http://www.creativecommons.org/licenses/by-nc/3.0/es/legalcode.es.
8. Estekak
www.ppvasco.com webguneko estekak informatzeko baino ez dira, eta ez dira, inola ere, horietarako iradokizun, gonbit edo gomendiotzat hartuko. Hirugarrengoen webguneok estandar egokiak bete behar dituzten arren, ezin dugu bermatu horietan indarreko araudia beteko denik. Alderdi Popularrak edozein unetan ezabatu ditzake estekak edo esteka-programak.
9. Erantzukizuna mugatzea
Alderdi Popularrak www.ppvasco.com behar bezala funtzionatzeko neurri guztiak hartu ditu, bere aukeren eta teknologiaren uneko egoeraren arabera, eta ahal duen guztia egingo du erabiltzaileei kalte egin diezaiekeen birusik eta bestelako osagairik egon eta hedatu ez dadin.
Halere, Interneten berezitasunak direla eta, Alderdi Popularrak ez du ardurarik hartuko:
- aipatu edukietan akatsak egoteagatik, edo webguneak zein hirugarrenek eskainitako edukiak egiazkoak, zehatzak, osoak edo eguneratuak ez izateagatik.
- hartutako segurtasun-neurriak ahulak izateagatik.
- webguneko edukien erabilgarritasun- edo errendimendu-faltagatik.
Klausula hau erraz ulertzeko eta gogoratzeko moduan idatzitako laburpena da. Lizentzia osoa irakurtzeko, jo honako orri honetara: http://www.creativecommons.org/licenses/by-nc/3.0/es/legalcode.es.
10. Legedia eta jurisdikzio aplikagarriak
Alderdi Popularraren eta www.ppvasco.com webguneko zerbitzuen erabiltzailearen arteko harremanak aplikagarri diren legedian eta jurisdikzioan xedatzen denaren araberakoak izango dira. Nolanahi ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, Alderdi Popularrak eta erabiltzaileak egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Madrilgo epaitegi eta auzitegietara jo beharko dute.
Alderdi Popularrak jazarri egingo du lege-baldintza hauek ez betetzea, bai eta webgunea behar ez bezala erabiltzea ere, eta horretarako egokitu lekizkiokeen lege-ekintza guztiak baliatuko ditu.